Urrezko domina bi jaso ditu Launa Upategiak.

Anboto 2011ko eka. 29a, 10:01

Launa upategiko \'Launa Plus\' 2007ko ardoa izan da saritua nazioarteko bi lehiaketetan. Urrezko dominak irabazi ditu Bruselan eta Monacon.

Launa upategiko \'Launa Plus\' 2007ko ardoa izan da saritua nazioarteko bi lehiaketetan. Urrezko dominak irabazi ditu Bruselan eta Monacon.

 

Ospe handia duen Burdeoseko Château Malartic-Lagravière upategian jaso dute Luxemburgon ospatu den Bruselako Munduko Lehiaketan lorturiko Urrezko Domina. Guztira, 49 herrialdetako 7.348 ardok parte hartu dute Bruselako lehiaketan. Bertan, 40 herrialdetatik etorritako 260 dastatzailek osatu dute epaimahaia.

 

Bestalde, Launa upategiak, Monacon ospatu den Wines and Women of the World 2011 nazioarteko lehiaketan beste Urrezko Domina bat irabazi du. Aipatzekoa da gainera, urrezko domina jaso duen errioxa jatorrizko ardo bakarra izan dela Launa Plus 2.007a.

 

Zazpi belaunaldiz ardogintzari lotuta diharduen familia honek, 1978. urtean hazi zuen bere ibilbidea arabar errioxako Eskuernaga herrian. Gaur egun, Biasterin du kokatua bere upategi berria.

 

Mahastian egindako lanak, ekoizpenerako azpiegitura berriek ahalbidetzen dituzten aukerek eta ontze prozesuan aukeratutako bideek, gero eta kalitate hobeagoko ardoak merkaturatzea ahalbidetu diete. [img]http://www.anboto.org/images/9700/9748/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!