Aro aldaketa 'ospatzeko' udagiroz apainduta datoz merkatariak

Anboto 2011ko eka. 27a, 10:07

Udagiroz apaindutako biniloak jarri dituzte merkatariek euren komertzioetan. Aro aldaketa \'ospatzeko\' ekimen \'dibertigarria\' izan gura duena +dendak merkatari elkarteak abiatu du

Udagiroz apaindutako biniloak jarri dituzte merkatariek euren komertzioetan. Aro aldaketa \'ospatzeko\' ekimen \'dibertigarria\' izan gura duena +dendak merkatari elkarteak abiatu du.

 

Erakusleihoak udagiroz apainduko dituzte Durango, Iurreta eta Abadiñoko hainbat merkatarik egunotan. +dendak elkartearen ekimen horrek aro aldaketa "era dibertigarri" bategaz "ospatzea" dauka helburu. Horrela jakin eragin dute.

 

Joan zen udaberrian abiatu zuten ekimena eta ehun bat merkatari egin zuten bat erakusleihoetan apaindutako biniloak jarriz: "publikoa marrazkiobn esangurara ohitzea gura dugu eta aro aldaketa bakoitzean erakusleihoetan jarri ditzaten zai egotea". Komertzio eta tabernetan Itsaskor horiek jarrita, publikoak komertzio eta taberna horietan erreparatu dezan ere bada helburu, adierazi dutenez: "Esuten ahalegindu behar garen hurbiltasu irudia dauka komertzio txikiak. Hala ere, kalitatea eta berrikuntzarako izpiritu iraunkorra ere badira horren ezaugarri", ganeratu dute.

 

Horrela eskatu duten +dendak elkarteko 197 bazkideen artean hasi dira doan banatzen binilook. Batzuk jarri dituzte dagoeneko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!