Gaurtik eta barikura arte A8 autbideko Durangorako trafikoa Ermuko ordainlekutik desbideratuko dute. Halaxe jakin eragin dute foru arduradunek. Era berean, itxita egongo da Iurretako ordainlekuko zabalera bereziko bidea.
Argitu dutenez, uztailaren 1era bitartean, 23:55 etatik 05:00etara, A8 autobidean, Durangorako irteera-adarreko (Iurretako ordainlekua) trafikoa Ermuko ordainlekutik bideratuko dute eta Iurretako irteera-adarra itxi egingo dute. N-634 errepidea izango da ordezko ibilbidea Ermuko ordainlekutik aurrera.
Era berean, itxita egongo da Iurretako ordainlekuko zabalera bereziko bidea Donostiako noranzkoan.