Maria Orbegozo elorriarrak irabazi du Konkrealusitivity lehiaketa

Anboto 2011ko eka. 20a, 08:04

Sormena, konfidantza, ilusioa eta hirueletasuna lantzeko helburuagaz antolatu du lehenengoz lehiaketa Maristak ikastetxeak. Azken hileotan, Euskara, Ingelesa eta Matematika irakasgaiekin zerikusia eduki duten ariketa batzuk egin behar izan dituzte lehiaketako parte hartzaileek.

Sormena, konfidantza, ilusioa eta hirueletasuna lantzeko helburuagaz antolatu du lehenengoz lehiaketa Maristak ikastetxeak. Euskara, Ingelesa eta Matematika irakasgaiekin zerikusia eduki duten ariketa batzuk egin behar izan dituzte lehiaketako parte hartzaileek.

Eskualdeko hainbat ikastetxetako DBH 4ko ikasleek parte hartu dute Konkrealusitivity lehiaketan, eta puntu gehien Lourdesko Ama ikastetxeko Maria Orbegozo Mateok lortu ditu. Sormena erabilita burutu beharreko ariketa batzuk egin dituzte azken hilabeteotan, eta pasa den eguenean ikasleek lortutako puntuazioen eta finalisten berri eman zuten.

Orbegozok lehen saria eskuratu du eta Elorrioko Lourdesko Ama, eta Durangoko San Antonio Santa Rita eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak izan dira lehiaketako beste finalistak: Nera Oliver, Iker Garcia, Onintza Villaescusa, Markel Sanchez, Jokin Arco, Maitane Urgoiti, Borja de Blas, Iñaki Mendiolagarai eta Aitor Arbaiza.

Finalista bakoitzak Pendrive bat irabazi du, eta irabazleak PSP 3000 konsola eta Play English jokua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!