Urte hauetan txapelketa hazi egin dela nabarmendu dute antolatzaileek. Laburragoa izan den arren, "kalitate gehiago" izango duela aurreratu dute. Ekainaren 20an hasiko da.
Valen Calleja Olaburu pilota eskolako kideak azaldutakoaren arabera, Berasaluzeren omenezko txapelketak bi fase izango ditu. Lehenbizikoa ekainaren 20an hasiko da; fase honetan jokatuko duten guztiak sailkatuko dira bigarren faserako. Lehen urteko eta bigarren urteko kadeteek jokatuko dute txapelketa. "Euskadi eta Errioxako pilotari onenetakoak" lehiatuko direla aurreratu du Callejak.
Txapelketako finala, ostera, Iurretako jaien baitan pilotari profesionalek jokatzen duten partiduarekin batera jokatuko da. Olaburuk aurreraturikoaren arabera, Sanmigueletan jokatuko den partidu horretan Pablo Berasaluze, Alexis Apraiz, Ibai Zabala eta Mikel Urrutia pilotariek jokatuko dute.
Bestalde, uztailaren 2rako Iurretako eta Leitzako eskolen arteko desafioa aurkeztu dute. Ekimena Iurretako banderaren mendeurrenaren baitan antolatu dute.