Administrazioan eta metalean hartu duen indarra nabarmendu du LABek

Anboto 2011ko eka. 10a, 11:19

Hauteskunde sindikalen emaitzak baloratu ditu eskualdeko LABek. Hego Euskal Herri mailan, Bizkaian eta Durangaldean gora egin dutela azpimarratu dute sindikatuko kideek. Eskualdean bigarren indar sindikala izaten jarraitzen du LABek.

Hauteskunde sindikalen emaitzak baloratu ditu eskualdeko LABek. Hego Euskal Herri mailan, Bizkaian eta Durangaldean gora egin dutela azpimarratu dute sindikatuko kideek. Eskualdean bigarren indar sindikala izaten jarraitzen du LABek.

"Hego Euskal Herriko lurralde guztietan gora egin duen sindikatu bakarra izan da LAB". Datuak ematerako orduan baikor dira sindikatuko kideak. Eulate Zilonizaurrekoetxea LABeko ordezkariak hauteskunde sindikalen emaitzak "oso positiboak" izan direla baloratu du.

Administrazio publikoan eta metal arloan izan dituzten emaitzak nabarmendu ditu Zilonizaurrekoetxeak: "krisialdiaren eta lan erreformaren kontra ekintza zuzena egin du LABek, eta jendeak argi dauka ez garela emaitza on batzuekin konformatuko; gauzak aldatzeko beharrean jarraituko dugu". Aipatzekoak dira osasungintzan eta irakaskuntzan eskualdean izan dituen emaitzak; osasungintzan hirukoiztu egin du ordezkaritza (% 6,67 izatetik % 19,23 edukitzera). Metal arloan duela lau urte ordezkarien % 27,01 zuen LABek; aurtengo hauteskundeen ostean, % 29,58.

Eskualdeko mapa sindikala

Duranagaldean ELA sindikatuak dauzka ordezkari gehien: % 37,09. (duela lau urte % 38,05 zituen). LABek ordezkarien % 27,72 lortu du (duela lau urte % 26,55). Datuak ikusita, LABetik "eskualdean gehiengo sindikala indartuta" dagoela nabarmendu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!