Finalean puntu bateko aldeagaz (63-62) irabazi zioten durangarrek Leioa Berriri.
Tabirakoko mutilen senior taldea Bizkaiko txapelduna da, Lauko Finala irabazi ondoren. Joan den asteburuan Lauko Finala jokatu zuten Landakon; ligaxkako lehenengo lau sailkatuek jokatu zuten bertan; Tabirakok, Leioa Berrik, Centro Salmantinok eta Erromoko Ezkorak, hain zuzen ere. Finalerako txartela Erromoko Ezkoraki 64-53 irabazi ondoren lortu zuten durangarrek. Finaleko partiduan 63-62 gailendu ziren durangarrak.
Bestalde, kadete mailako neskek Espainiako txapelketa jokatu dute asteon; final zortzirenetan kaleratu dituzte; Marbellaren kontra 71-66 galdu zuten. Partidu berdindua izan arren, azkeneko txanpan Andaluziako txapeldunek gora egin eta partidua erabaki zuten. Hala ere, Mikel Larrañaga delegatuak azaldutakoaren arabera, txapelketan parte hartzea "sari" bat izan da. "Pozik" agertu da taldeak egindako denboraldiarekin; "Goraipatzeko denboraldia izan da; Bizkaiko txapeldunak, Euskadiko txapeldunordeak eta Espainiako 12.ak izan gara" dio Larrañagak.