Mendekotasuna duten adinekoei eta beraien zaintzaileei begira Oruen antolatutako oporraldiak harrera "oso ona" izan dute. Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntza du ekimenak.
Ekainaren 15etik irailaren amaiera arteko hamabostaldiak beteta daude, ekimenaren arduradunek azaldu dutenez. Amaitzear dago antolatutako lehenengo opor hamabostaldia. 2009ko udan egin zuiten lehenengo saioa eta orduan zortzi bikotek osatutako taldea eratu zen. Iaz, 49 bikotek parte hartu zuten, eta, aurten, "aurreikuspen guztiak gailendu dira", azaldu dutenez: "Maiatza amaitu aurretik 64 bikotek baieztatu dute beraien parte hartzea".
Azaldu dutenez, "mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten pertsonentzako arnasa hartzeko espazio bat eskaintzea" dute helburu. ITG elkarteak 2009an abiatu zuen ekimen sozial hori, Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntzarekin. 2010ean BBK-k egin zuen bat, 12.000 euroko laguntasunagaz. Inforamzio gehiagorako: info@oruevacaciones.org edo www.oruevacaciones.org