Durangaldeko herrietan Bildu koalizioak aurkeztu dituen hautagai zerrendak izan dira bozka gehien jaso dituztenak: 10.921 hautesleren sostengua jaso du Durangadean. Eskualdeko udaletan, guztira 59 ordezkari izango ditu Bilduk, eta 43 ordezkaritza kopuruari begiratuta bigarren indarra den EAJk. Durangaldeari osotasunean begiratuta, hirugarren indarra da PSE, eta 8 ordezkari izango ditu 2011-2015 legegintzaldian.
Durangaldean ordezkaritzarik barik geratu da Ezker Batua, eta Durangoko Udalean zeuzkan bi zinegotziak mantendu ditu Aralarrek, 1373 durangarren bozka jasota.
Udalen osaketan aldaketa nabarmenena izango duten herriak: Zaldibarren asko aldatuko da udalbatzarraren banaketa. Sei zinegotzigaz gehiengo absolutua lortu du Bilduk, 780 zaldibartarren sostengua jasota. Mañarian ere azken 16 urteetan alkatetzan egon den EAJk galdu egin du alkatetza.
Azken lau urteetan alkatetzan egon diren alderdien, eta hauteskunde hauetan ere bozka gehien jaso dituztenen kasua: Atxondo, Iurreta, Izurtza, Berriz, Durango
Ekainaren 11n osatuko dituzte udalak