Ezker Batuaren balorazioa

Anboto 2011ko mai. 22a, 23:51

Jose Luis Zubillagaren arabera, emaitzak \'txarrak\' izan dira Bizkaian. Batzar Nagusietan zein Durangaldeko udaletan ordezkaritzarik gabe geratu da Ezker Batua.

Jose Luis Zubillagaren arabera, emaitzak "txarrak" izan dira Bizkaian. Hain zuzen be, Batzar Nagusietan eta Durangaldeko udaletan ordezkaritzarik gabe geratu da Ezker Batua.

Durangaldeko koordinatzailearen berbetan, Bildu alderdiaren sarrerak eragin "garrantzitsua" izan du hauteskundeetako emaitzetan. Ezker Batuak Durango eta Iurretako zinegotziak galdu ditu; 2011 Udal Hauteskundeetarako hiru zerrenda aurkeztu zituen Zubillagaren alderdiak, Durangon, Iurretan eta Abadiñon, hain zuzen.

Bilduren sarreraz gain, bestelako eragileak ere egon direla deritzo Zubillagak. Gai horri eutsita, alderdiak bizi duen "barne krisia" azpimarratu du. Horrez gain, abstentzioaren jaitsiera ere nabarmendu du Ezker Batuko koordinatzaileak. "Orain lau urte baino boto gehiago jaso arren, ez dugu ordezkaritzarik lortu; jende gehiagok bozkatu duelako da hori".

Zubillagaren berbetan, hemendik aurrerako lehentasuna alderdia barrutik konpontzea izango da. Hala ere, afiliatu eta jarraitzaileei jasotako "porrota" gainditu eta egunerokotasunean lanean jarraituko dutela gehitu du Zubillagak. "Lanean jarraituko dugu, lehengo emaitzak berreskuratzeko".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!