'Krisiak eragindako emaitzak' PSE-EErentzat

Anboto 2011ko mai. 22a, 23:19

Berrizen orain arte eduki duen zinegotzia mantendu du PSE-EEk. Durangon, Zaldibarren eta Iurretan zinegotzi bana galdu du; Elorrion, zeukan bakarra. Pilar Rios Durangoko zinegotziaren ustez, emaitzen atzean krisialdian sozialistek hartutako erabakiak daude.

Pilar Riosek azaldu du "zapore gazi-gozoagaz" jaso dituztela hauteskundeen emaitzak. Durangon lau zinegotzi edukitzetik hiru izatera pasako da PSE-EE, eta Riosek nabarmendu du "emaitza duinak" direla, beste herri batzutan "emaitza txarragoak" izan dituztelako. Hala ere, zinegotzi hori galtzea ez dutela merezi izan uste du Riosek: "Azken legegintzaldian lan asko egin dugu udalean, lan ona".

Emaitza txarrak "krisiaren eraginagatik" izan direla uste du Durangoko sozialisten zerrendaburuak: "Espainian eta Euskadin gaude gobernuan, eta krisiari aurre egiteko hartu ditugun erabakiak ez dira denen gustokoak izan".

Durangon, "giltzarri"

Sozialisten zapore gazi-gozo horretako alde gozoa Durangon somatu du Pilar Riosek. Udalbatza gelditu den moduan –EAJk 8 zinegotzi, Bilduk 6, PSE-EEk 3, PPk 2 eta Aralarrek 2 – PSE-EE "giltzarri" izango dela uste du  Riosek: "erabaki batzuk hartzeko ezinbestekoak izango gara".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!