EAEn %47,90eko parte hartzea izan da 18:15 arte

Anboto 2011ko mai. 22a, 15:04

Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Euskal Autonomia erkidegoan %47,90eko parte hartzea izan da 18:15 arte.

Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Euskal Autonomia erkidegoan %47,90eko parte hartzea izan da 18:15 arte.

Bizkaian botoa eman zezaketenen %48,62ak eman du botoa, 2007an baino apur bat gehiagok (%48,35). Gipuzkoan %48,20ak egin du bere aukera 18:15 bitartean; 2007an, ordu berean, parte hartzea %46,80koa zen; Azkenik, Araban %46,50ekoa da parte hartzea, 2007an baino baxuagoa (%47,43).
14:00 arte Euskal Autonomia Erkidegoan %34,4ko parte hartzea izan da 14:00 arte.

Bizkaian parte hartzea %34koa izan da, orain lau urtekoa baino apur bat baxuagoa (%34,81). Gipuzkoan parte hartzea %35,9koa da, orain lau urtekoa baino zertxobait handiagoa (35,09). Orain arte Araban egon da parte harterik baxuena: %32,9koa. 2007an %33,91ko parte harzea izan zuen Arabak 14:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!