Bilbo eta Arrasate arteko ibilbidea hasi du Bizkaibusek, egunean sei bider

Anboto 2011ko mai. 17a, 13:25

Astegunetako autobus zerbitzuari eragingo dio aldaketak; Elorrio eta Bilbo arteko autobus batzuen ibilbidea luzatuta helduko da Bizkaibus Arrasatera.

Astegunetako autobus zerbitzuari eragingo dio aldaketak; Elorrio eta Bilbo arteko autobus batzuen ibilbidea luzatuta helduko da Bizkaibus Arrasatera.

Astelehen honetan hasi da Bizkaibus linea batzuk Arrasateraino luzatzen. Elorrio-Bilbo lineako sei autobusek Gipuzkoarainoko ibilbidea egingo dute aurrerantzean. Autobusak Bilborako lineak egiten dituen geltokiak dauzka Iurretan, Durangon, Abadiñon, Atxondon eta Elorrion. Arrasaten Musakola eta Garibai geltokietan egiten du geldialdia.

Bizkaibusek herriak hainbat gunetan banatuta ditu bidaien prezioak finkatzeko. Arrasate Elorrio eta Atxondoko gunean sartu da, bosgarrenean, eta beraz, tarifak Elorriori eta Atxondori dagozkionak dira.

Ordutegia

Zerbitzu berri hau astelehenetatik barikuetara eskainiko du Bizkaibusek. Hauek dira linea berezi horien ordutegiak:

- Bilbotik Arrasatera: 06:00etan, 07:00etan, 08:00etan 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Durangora laurden gutxitan heltzen da autobus hori.

- Arrasatetik Bilbora: 07:45ean, 08:45ean, 09:45ean, 13:45ean, 17:45ean eta 19:45ean irtengo da autobusa. Elorriotik eta laurdenetan irtengo du, orain arteko lineen moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!