Hedabide ez publikoek erakundeekin izandako batzarren berri eman dute

Anboto 2011ko mai. 17a, 10:50

Donostiako Koldo Mitxelenan izan da prentsaurrekoa. Azken hiru hileetan erakundeekin eta alderdi politikoekin batu da sektorea eta diru-laguntzen igoerari zein publizitate instituzionalari buruz berba egin dute.

Donostiako Koldo Mitxelenan izan da prentsaurrekoa. Azken hiru hileetan erakundeekin eta alderdi politikoekin batu da sektorea eta diru-laguntzen igoerari zein publizitate instituzionalari buruz berba egin dute.

Gaur goizean euskarazko hedabide ez publikoek agerraldia egin dute Donostiako Koldo Mitxelenan azken hileetan erakundeekin eta alderdi politikoekin izandako batzarren berri emateko. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernu eta hiru Aldundiekin batu dira; baita alderdi politikoekin ere.<object style="height: 260px; width: 390px"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/5CXLhKnKofk?version=3"><param name="allowFullScreen" value="true"><param name="allowScriptAccess" value="always"><embed src="http://www.youtube.com/v/5CXLhKnKofk?version=3" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" allowScriptAccess="always" width="390" height="260"></object>

Ipar Euskal Herrian oraindik bilera prozesuarekin jarraitzen dute. Denen aldetik "harrera ona" jaso dutela adierazi du Jasone Mendizabal Topaguneko lehendakariak. Batzarretan hiru esparru landu dituzte: diru-laguntzak (2012rako %25eko igoera), publizitate instituzionala (publizitatearen %25a euskarazko hedabideetara bideratu dadila) eta herri erakundeekiko harremanak.

EAEko instituzioak "prest agertu dira" sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta instituzio eta sektorearen arteko mahaia osatuko da: "Hori guretzat pozgarria da, gune horretatik elkar lanean bici dugun krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako". Bide horretatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irailerako HAKOBA deitzeko konpromisoa hartu du eta mahaia gune horretan eratuko litzateke. Diru-laguntzen eskaerak ez du hain harrera onik izan. "Krisi egoeran gaudela gogorarazi digute eta eragozpenak somatu ditugu".

Eskatzen den igoera ez da bi milioi eurora heltzen eta "ez zaigu iruditzen 600 lagun lanean ari den sektorean milioi biko igoera beste munduko eskaera denik". Datozen asteetan euskarazko hedabide ez publikoek kanpaina bati ekingo diote honako leloagaz: \'Duten garrantziaz jabetzeko, faltan izan arte itxoiten dugu maiz; Euskarazko hedabideak denon beharra\'.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!