Gurutze Gorriak Lehen Laguntzako ikastaroa antolatu du

Anboto 2011ko mai. 17a, 08:30

Durangaldeko Gurutze Gorriak Lehen Laguntzako ikastaroa eskainiko du, ekainaren 20tik uztailaren 14ra arte. Zabaldu dute izena emateko epea

Durangaldeko Gurutze Gorriak Lehen Laguntzako ikastaroa eskainiko du, ekainaren 20tik uztailaren 14ra arte. Zabaldu dute izena emateko epea. Ikastaroak 48 ordu iraungo ditu eta astelehenetik eguenera bitartean izango dira eskolak, 18:30etik 21:30era. Biktimaren hasierako ebaluapena, konorterik gabe egotea, lipotimia, bihotzekoa eta trauma anitzeko biktima hartuko dituzte ikasgai, besteak beste, azaldu dutenez. Ikastaroa pertsona orori dago zabalik eta amaieran, gaitasun froga bat gainditu ondoren, diploma kreditatzaile bat emango da. Horixe azaldu dute antolatzaileek. Izena emateko edo informazioa jasotzeko honako telefono zenbakira deitu dezake: 600 989 551. Bestela, formaciondurango@cruzroja.es helbide elektronikora mezua bidali daiteke, datu pertsonalak eta telefono zenbaki bat zehaztuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!