Udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren alderdien inplikazio maila ezagutu gura du +dendak merkatari elkarteak, eta galdetegia bidali die sektore zenbait gairen inguruan duten eritzia batzeko
Udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren alderdien inplikazio maila ezagutu gura du +dendak merkatari elkarteak, eta galdetegia bidali die sektore zenbait gairen inguruan duten eritzia batzeko.
Sektorean dagoen \"ardura\" helarazi gura dute ekintza horren bitartez merkatari eta ostalariek. Aldi berean, datorren legealdirako alderdiek proposatutako neurriak \"zuzen-zuzenean\" jaso gura dituzte. Halaxe jakin eragin dute, ohar baten bitartez. Inguruko eskaintza komertziala, merkataritza guneak, sektorearen likidezia hobetzeko neurriak, merkataritzako errehabilitazio-plana edo legez kanpoko salmenta dituzte galdegai, besteak beste.
Datorren astetik aurrera emango ditu ezagutzera alderdi bakoitzaren erantzunak, +dendak elkartekoek jakin eragin dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!