Uni Eibar-Ermuako informatika ikasleak herriotako wifi mapa egiten dabiltza
Uni Eibar-Ermuako informatika ikasleak herriotako wifi mapa egiten dabiltza.
Gure inguruan zenbat Wifi sare dagoen, zer indar daukaten eta babestuta dauden ala ez ikusteko azterketa egin dute asteon Uni Eibar-Ermua ikastetxean informatikako zikloetako ikasleek.
Atera duten ondorioetako bat Wifi sareen hedakuntza \"ikaragarria\" dela da: \"Edozein gunetan hamar Wifi saretik gora detektatzea gauza arrunta da\", Oskar Gisasola \'sareak\' ikasgaiko irakaslearen berbetan.
Sare irekien arriskuak
Wifi sareen % 51edozein erabiltzailerentzako zabalik daudela azaldu du Gisasolak. Sare horiek pasahitz barik edukitzeak arriskuak dakartzala adierazi du. Interneteko konexioa partekatzearen arriskua txikiena dela dio: \"Badaude arrisku handiagoak; esaterako, zure etxeko ordenagailuan kanpoko norbait sartzea eta zure dokumentuak, argazkiak, banketxeko pasahitzak... bere esku lagatzea\".
Beste hainbat herritan eta Durango eta Iurretan detektatu dituzten Wifi sareen informazioa Interneten eskegi dute, eta www.iesunibhi.com webgunean ikusi daitezke. . A.Ugalde
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!