Hauteskunde eztabaida prestatu du Anbotok Plateruenean martitzenerako; zerrendak aurkeztu dituzten alderdietako ordezkariak gonbidatu ditu
Hauteskunde eztabaida prestatu du Anbotok Plateruenean martitzenerako; zerrendak aurkeztu dituzten alderdietako ordezkariak gonbidatu ditu.
Maiatzaren 10ean, 20:00etan, Anbotok hauteskundeen gaineko eztabaida politikoa gidatuko du Plateruenean. Durangoko Udalerako hautagaitzak aurkeztu dituzten alderdi guztietako ordezkariak daude gonbidatuta, eta Durangoren gaurko egoera eta etorkizuna izango dituzte berbagai.
Alderdiek Durangorako dituzten egitasmoak eta datorren legintzaldirako osatu duten programa bertatik bertara ezagutu ahalko ditugu, eztabaida herritarrei zabalik egongo delako.
Livestream-en eta Hamaikan
Plateruenera joan ezin duenak eztabaida zuzenean jarraitzeko aukera izango du www.anboto.org-en, livestream bidez eskainiko baita. Eszenatokiko lau tokitan beste hainbeste kamara egokituko dira eztabaidaren zehaztasunak hainbat ikuspuntutik eskaintzeko.
Horrez gainera, unerik interesgarrienekin osatutako bideoak ere eskegiko dira webgunean. Hori gutxi balitz, maiatzaren 13an, Hamaika telebistak debatea osorik eskainiko du berriro, gaueko 22:30etik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!