Bildu ilegalizatzearen kontra kaleratu dira herritarrak

Anboto 2011ko mai. 4a, 09:09

Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lelopean milaka herritar atera ziren kalera, atzo, Hego Euskal Herrian. Durangaldean ere ehundaka batu ziren Bildu koalizioa legez kanporatzearen kontra

Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lelopean milaka herritar atera ziren kalera, atzo, Hego Euskal Herrian. Durangaldean ere ehundaka batu ziren Bildu koalizioa legez kanporatzearen kontra. Elkarretaratzeak egin zituzten, Durangon, Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren. Durangon manifestazioa ere egin zuten PSE-EEren egoitzara arte elkarretaratzearen ondoren. [img]http://www.anboto.org/images/9300/9301/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/9300/9301/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/9300/9301/3.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/9300/9301/4.jpg[/img] Bihar, gauerdia baino lehen eman behar du epaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Aurretik, Bilbon manifestazio nazional batean parte hartzeko deia egin du herritar talde batek. Jesusen Bihotza plzatik abiatuko da manifestazioa 20:00etan, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako atarira joango da. Bilduk gaur sartuko du babes helegitea Auzitegi Konstituzionalean. Gorenak domeka gauean jakinarazi zuen koalizioaren 254 hauteskunde zerrendak baliogabetu egin zituela, zerrendak Batasuna legez kanpoko alderdi politikoak zuzendu dituelakoan. Bederatzi epaile erabaki horren alde azaldu ziren, sei kontra eta batek tarteko neurri baten alde egin zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!