Bilduren ilegalizazioaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte,gaur

Anboto 2011ko mai. 3a, 12:39

Hartutako bidean aurrera egingo duela berretsi du Bildu kualizioak eta hasitako bidea \'geldiezina\' dela. Gaur iluntzean, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta herri gehienetan. Durangaldean ere deitu dituzte

Hartutako bidean aurrera egingo duela berretsi du Bildu kualizioak eta hasitako bidea \'geldiezina\' dela. Gaur iluntzean, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta herri gehienetan. Durangaldean ere deitu dituzte. Abadiñon Trañabarren etorbidean deitu dute elkarretaratzea, 19:00etan, Eskubide guztien alde ilegalizaziorik ez! lelopean; Iurretan, 19:30ean, Askondon; Berrizen, 19:30ean Urtiaga plazan. Durango ere 19:30ean elkartuko dira, Epaitegiaren aurrean; Zaldibarren, 20:00etan elkartuko dira, udaletxe aurrean. Auzitegi Konstituzionalean debekuaren aurkako helegitea aurkeztuko du Bilduk, eta horrek arrazoia eman ezean Europara joko duela iragarri du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!