Bilduren zerrenda guztiak baliogabetu dituzte

Anboto 2011ko mai. 2a, 12:22

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu Bildu koalizioaren zerrenda guztiak. 61eko aretoko epaileen bozketa 9-6 geratu da. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak baliogabetu izana gaitzetsi du koalizioak eta orain arteko bideari eutsiko diola berretsi

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu Bildu koalizioaren zerrenda guztiak. 61eko aretoko epaileen bozketa 9-6 geratu da. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak baliogabetu izana gaitzetsi du koalizioak eta orain arteko bideari eutsiko diola berretsi. Goreneko 61eko aretoko bederatzi epailek egin dute baliogabetzearen alde, seik kontra. Beste bat zerrenda batzuk ontzat jotzearen alde agertu da. Aretoko gehiengoaren ustez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu, eta EA eta Alternatiba erabili dituzte ezker abertzalea atzera berriz erakunde publikoetan egoteko. Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du Bilduk. Orain egun bi ditu helegitea aurkezteko eta Konstituzionalak eguen (maiatzaren 5a) gauerdirako hartuko du erabakia, kanpaina barikuan hasiko da-eta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!