Ezker abertzaleko kideek Iurretan eman duten prentsaurrekoan kanpainaren hurrengo pausuak azaldu dituzte. Amankomunazgoaren zerbitzuak \"berrantolatu\" behar direla aldarrikatu dute, \"egungo kudeaketa eskasa delako\".
Ezker abertzaleko kideek Iurretan eman duten prentsaurrekoan kanpainaren hurrengo pausuak azaldu dituzte. Amankomunazgoaren zerbitzuak \"berrantolatu\" behar direla aldarrikatu dute, \"egungo kudeaketa eskasa delako\".
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak LZParen bitartez \"inposatu nahi duten eredua\" salatzeko jarri zuten martxan Durangaldea Maite Dugulako kanpaina duela urte bi. Atal berri bat aurkeztu du ezker abertzaleak Iurretan; amankomunazgoaren gaineko hausnarketa plazaratuko dute, eta ekipamendu nahiz zerbitzuen alorretan beharrezkotzat jotzen dituzten gaiak ere bai. Lehenik eta behin, amankomunazgoaren baitan eskualdeko herri guztien partehartzea bermatu beharra dagoela adierazi dute. Amankomunazgoa Durangaldearen oraina eta etorkizunaz arduratu behar dela ean dute, \"alegia, erakunde politkoa izan behar du\". \"Eztabaidatuz eta herritarren borondatea aintzat hartuz, lurralde antolaketa, kultura eta gizarte ongizatea lantzea\" proposatu dute.
\"Herri biziak eta aktiboak nahi ditugu\", dio ezker abertzaleak. Horretarako, herri guztiek \"ezinbesteko\" ei dute euren nortasuna garatzeko ekipamendu eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzea. Horien kokapena \"egokia\" izan dadin, baina, beharrezkotzat dituzte eskualde mailako akordioak. Durangaldean, \"benetako beharrizanen araberako antolaketa egokia\" aldarrikatu dute.
\"Oinarrizko baliabideak interes pribatuen esku baino kudeaketa publikoaren baitan\" egotea hobe deritzote. Gainera, baliabide hauek eskualde mailan adostea gura dute; adibide moduan ipini dute \"elektrizitatea, telefonia eta internet zerbitzuak kudeatzeko aukera\" dutela udalek, eta galdera hau luzatu dute: \"zergatik ez dira elkartzen Durangaldeko udal guztiak horniketa kontratuak denek batera negoziatzeko?\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!