Sindikatuek domekan Bilbora joateko deia egin dute

Anboto 2011ko api. 29a, 08:34

EAEko hiriburuetan kontzentratuko dituzte Maiatzaren 1eko ekimenak sindikatuek

EAEko hiriburuetan kontzentratuko dituzte Maiatzaren 1eko ekimenak sindikatuek. Maiatzaren 1ean Langileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Durangaldeko sindikatuetako ordezkariek Bilbora joateko deia egin dute, han abiatuko diren manifestazioetan parte hartzeko. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU-k osatutako gehiengo sindikalak domekan 11:30ean hasiko du manifestazioa Bilboko Jesusen Bihotzetik: \"Geure politika laboral eta sozialak erabakitzeko ahalmena eta horiek gauzatzeko tresnak behar ditugu; lan harremanterako eta babes sozialerako euskal esparrua aldarrikatzen dugu\", adierazi dute. UGT eta CCOO alderdiek ere toki eta ordu berean ipini dute hitzordua. Gehiengo sindikalaren manifestazioa abiatu ondoren hasiko da horiena. Manifestazioan eramango duten pankartako leloak laburbitzen ditu sindikatu bien aldarriak: Giza murrizketen aurka, enplegua eskubideekin.

CNT ere Bilbon

CNT alderdiak ere Bilbon deitu du manifestazioa, 11:30ean. Kale Nagusiko 56-58 zenbakien artean batuko dira. Gora langileen borroka lelopean irtengo da alderdi anarkosindikalista. J.D.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!