Korrika gauez etorri izanak ez zituen Durangaldeko euskalakariak kikildu; Mallabian sartu eta Elorrion irten arte, euskaltzaleen berotasuna jaso zuen. Berbarok, Plateruenak eta Anbotok eraman zuten testigua Durangoko Landako etorbidean.
Gauez eta desorduetan zetorrela-eta Durangaldeak Linka:
Korrikari merezi moduko harrera egingo ote zion zalantzak zituenak, lasai bilduko zituen begiak ekimenean parte hartu eta oheratu zenean.
Durangaldeak harrera jendetsua, koloretsua eta ozena egin zion Korrikari. Mallabian sartu, Zaldibar, Berriz, Abadiño, Iurreta, Durango eta Atxondo zeharkatu, eta Elorrion irten arte euskaltzaleez babestuta ibili zen 17. Korrika.
Maitatu, ikasi, ari... euskalakari leloa bere eginez, maitasunez egin zuten arineketan korrikalariak. Durangon 26 ordezkarik eroan zuten testigua, eta Landako etorbideari zegokion tartea Berbaro euskara elkarteak, Plateruena kafe antzokiak eta Anbotok batera osatu zuten.
Durangaldeko AEK-k gutun baten bitartez ekimenan parte hartu duten guztiei esker ona adierazi die, eta, \"hurrengoan ere denok beharko zaituztegu\", gogoratu dute, \"Korrika hain ederra eta arrakastatsua izan dadin\".