Webguneak berritu dituzte Otxandio eta Zaldibarko udalek

Anboto 2011ko api. 14a, 09:39

Webguneak eraberritu dituzte egunotan Zaldibar eta Otxandioko udalek.

Webguneak eraberritu dituzte egunotan Zaldibar eta Otxandioko udalek. Zaldibarkoen iritziz, \"webgunearen bitartez udaletxeagaz izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei\". \"Hori ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat\" dela azpimarratu dute. Otxandioko web berrituan egitasmoen berri jaso daiteke, eta irudi zein bideo eskaintza ere badago. Dokumentuez gainera, zenbait herritarren blogak ere txertatu dituzte. Inkestak egiteko atalak ere badu lekua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!