Gaur goizaldean igaroko da Korrika 17 Durangaldetik

Anboto 2011ko api. 13a, 08:26

Gaur goizaldean izango dugu 17.Korrika Durangaldean. Tipi-tapa,tipi-tapa... Mallabian sartuko da gurean 01:30ean euskararen aldeko lasterketa, eta Elorriotik irtengo du 04:39an.

Gaur goizaldean izango dugu 17.Korrika Durangaldean. Tipi-tapa,tipi-tapa... Mallabian sartuko da gurean 01:30ean euskararen aldeko lasterketa, eta Elorriotik irtengo du 04:39an.[imgd]http://www.anboto.org/images/9100/9184/1.jpg[/imgd] Logureagaz edo afalosteko jaigiroa luzatuta egingo diogu ongietorria Korrikari; hori bai tarte batean bada ere korrika egin eta euskarari bultzada egiteko prest. Lasterketaren aurretik eta ondoren, hainbat ekintza antolatu dituzte eskualdeko herrietan. Donostian emango ditu, domekan, apirilaren 17an, azkenengo pausoak Korrikak. Durangotik, Madalenan, 09:15ean irtengo du AEK-k antolatutako autobusak. Elorriotik eta Berriztik ere pasako da.

Korrika txikiak

Dena den, aurretik Korrika Txikiak ditugu bisitan: atzo, Durangon, egin zuten korrika gaztetxoenek. Berbarok antolatuta, Euskal Herrian Euskaraz eta Zapaburu konpartsaren laguntzaz, jaia ere izan zen Landako erakustazokan. Gaur, Abadiño (Zelaietan 14:30ean, eta, Traña-Matienan, 15:00etan), Berriz (14:30), Elorrio (14:45) eta Iurretan (14:30) igaroko dira Korrika Txiki; Atxondo (14:30) eta Zaldibarren (10:30), barikuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!