Garuneko hodietako istripuak berbagai

Anboto 2011ko api. 11a, 13:15

Garuneko hodietako istripuak: ondorioak eta zaintza lanak berbaldia eskainiko du, apirilaren 13an, eguaztena, Naiara Mimentzak, Aita menniko neuriopsikologoak. Durangoko udal liburutegian izango da ekitaldia, 17:30etik 19:00ak bitartean

Garuneko hodietako istripuak: ondorioak eta zaintza lanak berbaldia eskainiko du, apirilaren 13an, eguaztena, Naiara Mimentzak, Aita menniko neuriopsikologoak. Durangoko udal liburutegian izango da ekitaldia, 17:30etik 19:00ak bitartean. Zaindu programaren baitan antolatu dute berbaldia, mendekotasuna duten adinekoen senikdem zaintzaileei laguntza eta prestakuntza ematea helburu hartuta. Durangaldeko Amankomunazgoaren eta Durangoko Udalaren Adinekoen sailek eratutako programa horren eskutik prestakuntz arloan, mendekotasunadute pertsona nagusiek jasaten dituzten ohiko gaixotasunei buruzko informazioa jorratzen dute. Martxoan garuneko hodietako istripuak hartu zituzten berbagai, eta, horrek sortutako interesa ilusita bigarren hitzaldi hori antolatu dute. Berbaldia gai horretan interesa duten pertsona guztiei dago zabalik, mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileetzat bereiziki. Argitu dutenez, aurreko hitzaldian parte hartu zutenek ere parte hartu dezakete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!