Mallabian 01:33an sartuko da euskararen aldeko lasterketa, eta Elorriotik irtengo du 04:58an. Atzo abiatu zen Donostiarantz 17. Korrika Trebiñutik eta, gaur, Nafarroan barrena dabil
Mallabian 01:33an sartuko da euskararen aldeko lasterketa, eta Elorriotik irtengo du 04:58an. Atzo abiatu zen Donostiarantz 17. Korrika Trebiñutik eta, gaur, Nafarroan barrena dabil
Tipi-tapa, tipi-tapa... atzo hasi zituen bere lehenengo kilometroak 17. Korrikak, eta Durangaldera eguenean helduko da. Loguragaz edo afalosteko jai-giroa luzatuta, Korrikari ondoetorria goizaldean emango dio gure eskualdeak. Lasterketaren aurretik eta ondoren hainbat ekintza antolatu dituzte herrietan. Ikastetxeetan ere petoak prestatzen jardun dute Korrika Txikirako.
[imgd]http://www.anboto.org/images/9100/9160/1.jpg[/imgd]
Eguenean Korrika etorri aurreko orduetan giroa berotzeko hainbat ekitaldi egingo da. Durangon, 19:00etan, triki-poteoa hasiko dute, Abarrak euskaltegian elkartuta. 21:00etan bertso afaria egingo dute Txantonesan; gaur da azkeneko eguna sarrerak erosteko. 01:00etan lekukoa eroango dutenek argazkia aterako dute Andra Mariko elizpean; 02:50ean helduko da Korrika Durangora.
Berrizen, 19:30ean, Buah Txabal! bakarrizketa saioa eskainiko dute kultur etxe zaharrean, eta 20:30ean triki-poteoa hasiko dute Olakuetatik. 21:30ean kantu afaria izango da Toki-Onan.
Iurretan, 19:00etan, eskaladaren gaineko Psiklobock emanaldia izango da Ibarretxen, eta Zaldibarren Olazar egoitzan kantu afarirako batuko dira 21:30ean. Txartelak salgai daude Karobin, Paulan eta Herrikon. Elorrion, arineketan egin eta gero, berakatz-zopa eskainiko dute Alkartun, 05:30ean.
Amaiera jaia
Hilaren 17an Donostian emango ditu azken pausuak Korrikak. Amaierako jairako Durangotik irtengo dute, Madalenan 09:15ean. Elorriotik eta Berriztik ere pasatuko da. Txartelak eskualdeko euskaltegietan erosi daitezke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!