Su honek bidaben hauspue garelako, eraixonk lemapean eratu du egitaraua Gazte Asanbladak
Su honek bidaben hauspue garelako, eraixonk lemapean eratu du egitaraua Gazte Asanbladak
Otxandiok Udaberri Jaiaren edizio berri bat ospatuko du zapatu honetan. Urtero Gazte Asanbladak antolatzen duen ekimena da biharkoa, dagoeneko erreferentzia dena herrian. Goizean plazan hasiko dute egitaraua, futbito txapelketako azken faseagaz. Joan zen zapatuan jokatu zituzten kanporaketak, mozorro eta guzti, umore onean.
Eguerdiko 13:00etan plater lehiaketa egingo dute lehenengoz; bertan prestatutakoa 15:00etako bazkarirako aprobetxatuko dute. Arratsaldean, 18:00etan hasita, rally-poteoan ibiliko dira, tabernaz taberna. 20:00etan Bahituak taldearen kontzertua izango da Gaztetxean, eta 22:30ean Murger Pink eta Akerbeltzegaz jarraituko du jaiak plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!