Durangalderako alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Anboto 2011ko api. 5a, 08:59

Durangalderako alkategaiak aurkeztu ditu EAJk. Ekitaldian, hurrenez hurren, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariK eta Batzar Nagusietakoak, Andoni Ortuzar eta Ana Madariagak parte hartu zuten. Baita Bizkaiko aldun nagusi Jose Luis Bilbaok ere

Durangalderako aukeratutako alkategaiak aurkeztu ditu EAJk. Ekitaldian, hurrenez hurren, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak eta Batzar Nagusietakoak, Andoni Ortuzar eta Ana Madariagak parte hartu zuten. Baita Bizkaiko Aldun nagusi Jose Luis Bilbaok ere. Jeltzaleek gaur egun dituzten alkatetzak mantentzea eta beste udal talde batzuen eskuetan daudenak berreskuratzea dute helburu. Iurretako Ibarretxe kultur etxean elkartu ziren hautagai guztiak eta bakoitzak 100 segundu izan zituen herri bakoitzean garatu gura dituzten egitasmoak eta lehentasunak azaltzeko. Durango, Iurreta, Abadiño, Elorrio, Atxondo, Zaldibar, Mañaria, Izurtza, Garai, Otxandio, Berriz eta Mallabiarako hautagaiek ez eze, Ermua eta Zornotzakoak ere parte hartu zuten. [img]http://www.anboto.org/images/9100/9129/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!