Nazioartean zabaldu gura duten enpresei, urrats hori zelan eman azaltzea helburu duen tailerra antolatu dute Durangaldeko Amankomunazgoak eta Cebek Bizkaiko enpresarien konfederazioak
Nazioartean zabaldu gura duten enpresei, urrats hori zelan eman azaltzea helburu duen tailerra antolatu dute Durangaldeko Amankomunazgoak eta Cebek Bizkaiko enpresarien konfederazioak.
Apirilaren 5, 7, 12, 14 eta 15ean izango dira tailerrak Durangaldeko Behargintzako Atxondo Aretoan, 09:15etik 14:15era. Honako e-mail honetan eman daiteke izena:
ofernandez@cebek.es. Elkarteko kideentzat doakoa da, eta ez direnentzat 250 euro.
Tailerra, batez ere, produktu edo zerbitzu lehiakorra duten eta merkatu berrietan mugitzeko aukera aztertzen diharduten enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago. Helburuen artean daude enpresa parte-hartzaileei oinarrizko informazio ematea nazioartekotze estrategiari buruz hausnartzeko, eta beharrezko laguntza publikoak eskatzeko mekanismo egokiak ematea. Aholkulari adituak izango dira tailerretan.