Durangoko Gran Hotelaren lorategian burutu du PSE-EEk maiatzeko hauteskundeetan Durangaldeko herrietan hautagai izango direnen aurkezpena. Durango, Abadiño, Iurreta, Zaldibar eta Berrizko sozialisten zerrendako hautagaiek, eta PSE-EEren Pastor bozeroaleak hartu dute ekitaldian parte.

Pilar Rios Durangoko Udaleko zinegotziak zabaldu du maiatzeko hauteskundeetarako Durangaldeko hautagaien aurkezpen ekitaldia, eta Pastor sozialisten bozeramaleak hartu du hitza ondoren. \"Hau bezalako eskualdeetan, gure zinegotziek urteetan mantendu dute askatasunaren, errespetuaren eta demokraziaren sugarra bizirik\", azpimarratu du hitza hartzean Pastorrek.
[img]http://www.anboto.org/images/9000/9059/1.jpg[/img]
Sortu alderdi politikoen zerrendan ez onartzeko Auzitegi Gorenaren erabakiari buruz ere jardun du Pastorrek ekitaldian: \"epaitegietan erabakitakoa errespetatu eta aintzat hartu beharra dagoela, hori da gai horri buruz esaterik dagoen bakarra\". Ezker Abertzaleak \"hartutako bide honetatik jarrai dezala\", eta \"demokrazian intengratzeko pausu argiak eman ditzala\" espero duela ere esan du PSEren bozeramaleak.
\"Euskadira hogeita hamar urteotako lehenengo gobernu ezkertiarra ekarri duen aldaketa Bizkaiko Udalera eta Aldundira ere zabaltzea\", zehaztu dute aurkezpenean PSE-EE alderdiaren helburuetako bat legez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!