Tindouf-eko kanpamenduetan barrena egiten den Saharako maratoian parte hartu dute, aurten, Durangaldeko zenbait lagunek ere.
Maratoi solidarioa da
Sahara Marathon, han bizi duten egoeraz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berezia. Maratoi osoak hamar kilometroko luzeera izaten du eta haurrek ere maratoi erdia, 5 kilometrokoa, egiteko aukera izaten dute.
Aurten, Euskal Herritik 40 lagun inguruk parte hartu dute; horreetatik bederatzi bizkaitarrak. Durangaldetik sei lagun joan ziren otsailean Saharara eta berton izandako esperientzia azalduz zenbait argazki helarazi dizkigute. Durangoko Kristina Muñozek, eta, bere bi alaba Albak eta Luisak, parte hartu zuten maratoian; baita Mallabiko Dorlera Landak eta Ainhoa Solozabalek ere. Eurokin Markinako Pilar Arantzamendi eta Agustina Ibarluzea, Lekeitioko Lander Urrutibeaskoak eta Bilboko Karmele Jaio ere joan ziren.