Kolaborazio-hitzarmena sinatu dute CEBEK-ek eta Behargintzak

Anboto 2011ko mar. 22a, 08:45

Bizkaiko Enpresarien Federazioak (CEBEK) eta Durangaldeko Behargintzak kolaborazio-hitzarmena sinatu dute. Horretara, eskualdeko enpresen beharrak asetuko dituzten ikastaroak eta mintegiak antolatuko dituzte. Asteon izango da lehenengo mintegia.

Bizkaiko Enpresarien Federazioak (CEBEK) eta Durangaldeko Behargintzak kolaborazio-hitzarmena sinatu dute. Horretara, eskualdeko enpresen beharrak asetuko dituzten ikastaroak eta mintegiak antolatuko dituzte. Asteon izango da lehenengo mintegia. Eguenean, martxoaren 24an, antolatu dute lehenengo mintegi hori. 2011ko zerga albisteak izenburupean eskainiko dute aurreneko formakuntza jardunaldia, 09:30etik 13:30era. Durangaldeko Behargintzako Areto Nagusian izango da ekitaldia, eta, administrazio, kontabilitate edota fiskalitate alorreko arduradun, gerente eta langileei dago zuzenduta. Hizlari, berriz, Iñigo Pastor Pinedok jardungo du. Bilboko Mazars&Asociados enpersako lege arloko arduraduna da bera; baita Aholkularitza Fiskala masterreko irakaslea be, Madrilgo Enpresa Institutuan. CEBEKeko bazkideek doan izango dute formakuntza jardunaldi hori; gainerakoek, berriz, 90 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko ofernandez@cebek.es helbide elektronikora edo 94 400 28 51 fax zenbakira bidali behar da inskripzio orria. CEBEKeko bazkide ez diren enpresek, berriz, aurretik kuota ordaindu beharko dute BBK 2095 0551 62 2007012792 kontu korrontean (17+enpresaren izena jarri behar da erreferentzia legez).Azaldu dutenez, ordainagiriaren egiaztagiria bidali behar da inskripzio orriagaz batera. EGITARAUA: 09:30: Dokumentazioa aurkeztuko da 09:45: Sozietateen gaineko zerga: -Higiezin inbertsioen sozietateak -Loturapeko operazioak eta dagokien erregelak 10:45: Pertsonen errentaren gaineko zerga: -Salbuespenak -Dedukzioen eguneraketa -Erretentzioen tabla berria 11:30: Atsedenaldia-kafea 11:45: Ondare-eskualdaketen eta sozietateko eragiketen gaineko zerga: -Zerga motak -Salbuespenak 12:15: Balio erantsiaren gaineko zerga: -Betebehar formal berriak 12.45: Obligazio formalak: -NIFaren eginbehar eta betebeharrak 13:00: Galderak 13:30: Itxiera
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!