Durangaldeko Eskola Agenda 21en baitan hiru bideoforo eratu dituzte Peruko Emaus Gizarte Fundazioagaz batera. Durangoko ikasleen txanda da lehenengoa.
Durangaldeko Eskola Agenda 21en baitan hiru bideoforo eratu dituzte Peruko Emaus Gizarte Fundazioagaz batera. Durangoko ikasleen txanda da lehenengoa.
Kontsumo ohiturak elkartrukatzeko helburuagaz antolatu dira bideoforo hauek; Durangaldeko gazteek zein Peruko gazteek dituzten kontsumo ohiturak izango dituzte berbagai Berritzegunean.
Martxoak 22an, Zaldibar, Berriz eta Elorrioko gaztetxoak batuko dira Berrizko Institutuan, eta, ostegunean, martxoak 24an, Otxandio, Iurreta eta Abadiñokoak, Iurretako Juan Orobiogoitia instittuan. Peruko ikasleei egiteko galdera erabakitzeko saioa hasiko dute 13:00 aldera. Bazkaria izango dute 14:00etan, eta, Perugaz bideoforoa 15:00etan hasiko dute (09:00ak izango dira Perun).
Durangaldeko Udaltalde 21eko udalek, Udalsarea 21eko bazkideek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak lagundutako jardunaldiak dira horiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!