Elorrio-Abadiño zatiko desjabetza aktak sinatzeko deialdia izan da eguaztenean Bilbon

Anboto 2011ko mar. 18a, 10:57

Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok aktak sinatu ditu eta Elorrioko alkate Niko Moreno ez da Gobernu Ordezkaritzara agertu. David Cobos Atxondoko alkatea Bilbora joan da, eta ez ditu aktak sinatu; alegazioak aurkeztu ditu.

Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok aktak sinatu ditu eta Elorrioko alkate Niko Moreno ez da Gobernu Ordezkaritzara agertu. David Cobos Atxondoko alkatea Bilbora joan da, eta ez ditu aktak sinatu; alegazioak aurkeztu ditu \"irregulartasunak egon direla eta desjabetze prozesua bertan behera uzteko eskatzeko\". Cobosek, besteak beste, \"desjabetzak okupatu gura diren finketan bertan\" egin behar direla dio, \"legeak horrela esaten duelako\". Sinatu bako aktak gobernu ordezkariak sinatu ditu. Hori guztiz legezkoa ote den zalantza dauka Cobosek: \"alkatea ez badago gobernu ordezkariak sinatzen ditu aktak, baina ni agertu naiz. Agertu ez banin moduan interpretatu dute\". \"Zundaketetarako desjabetzak iparraldeko ibilbidearenak dira, eta Elorriora hegoaldeko ibilbidearen proiektua heldu da\". Deskoordinazioa dagoela azaldu du: \"denbora eta dirua galtzen dabiltza ibilbidea argi ez dutenean\". Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara egon dira deituta Elorrio, Abadiño eta Atxondoko udal ordezkariak eta lurjabeak, AHTko lanen zundaketak direla eta desjabetza aktak sinatzera. Otsailaren hasieran ipini zuten aktak sinatzeko lehen hitzordua hiru udaletan, eta orduan alkateek ez zutenez sinatu, Bilbora deitu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!