600 kilora arteko txapela ere Abadiñora

Anboto 2011ko mar. 17a, 11:49

Gernikan jokaturiko finala irabazi ondoren, denboraldiari agur esan diote abadiñarrek

Gernikan jokaturiko finala irabazi ondoren, denboraldiari agur esan diote abadiñarrek Azken garaipen bategaz agurtu du denboraldia Abadiñoko sokatira taldeak. Edu Mendizabalen mutilek tiraldi guztiak irabazi zituzten martxoaren 12an Gernikako ospaturiko finalean, Arriagorriako Sokarri taldearen aurkakoa izan ezik. Mendizabalen berbetan, irabazitako tiraldi horietako batzuetan \"estu\" ibili ziren; hala ere, irabaztea lortu zuten. 600 kilo arteko txapelaz gainera, 680 kilora artekoa ere jantzi dute aurten abadiñarrek. 640 kilokoan hirugarren postua eskuratu zuten; ia hamar urteren ondoren, abadiñarrek galdu zuten lehenengo finala izan zen 640 kilora arteko hori. 600 kilo arteko finalera heldu aurretik, sailkapen fasean lehiatu behar izan zuten Mendizabalen mutilek; Baionan eta Elizondon burutu zituzten tiraldi horiek, eta hirugarren eta lehenengo amaitu zuten, hurrenez hurren. Horrenbestez, lehendabiziko postuan sailkatu ziren Gernikako finalera. Denboraldia amaitzeko, 560 kilora arteko txapelketa falta da. Abadiñarrek, baina, ez dute bertan parte hartzeko asmorik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!