Presoen eskubideen alde hile honetako azken barikuan kontzentratzeko deialdira batu dira Durangaldeko sindikatuak. Eskualdeko beharginen atxikimenduak batzen dabiltza.
Presoen eskubideen alde hile honetako azken barikuan kontzentratzeko deialdira batu dira Durangaldeko sindikatuak. Eskualdeko beharginen atxikimenduak batzen dabiltza.
ELAk, LABek eta EHNEk lau eskari nagusi egin dituzte gaur eguerdiko agerraldian: \"sakabanaketa politika amaitzea, gaixo larriak kaleratzea, bizi osoko espetxealdia kentzea, eta eskubide urraketak amaitzea\". Sindikatuen esanetan, \"edozein demokrazian oinarri-oinarrizkoak direnak baino ez ditugu eskatzen\".
Etxerat eskualdeko eragileak gonbidatzen hasi da hileko azken barikuetako elkarretaratzean parte hartzeko. Urtarrilean irakaskuntzako eragileek egin zuten bat deialdiagaz, eta otsailean osasun arlokoek egin zuten. Martxoan beharginen ordezkariek egin dute, eta beraz, hilaren 25eko elkarretaratzeagaz egin dute bat. Datozen hileetan beste eragile batzuen txanda izango da.
Deialdiagaz bat egin duten sindikatuak langileen atxikimenduak batzen dabiltza, eta datorren astean batutako sinadura kopuruaren berri emango dute.
Hileko azken barikuetan honako orduetan egiten ditu elkarretaratzeak Etxeratek:
- ZALDIBAR: 20:00 / Autobus Paradan
- IURRETA: 19:30 / Montoien
- DURANGO: 20:00 / Ezkurdin
- ELORRIO: 19:30 / Plazan
- ABADIÑO: 19:30 / Txanporta Plazan
- ATXONDO: 19:30 / Udaletxean
- ZORNOTZA: 19:30 / Zelaietako Errotondan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!