Urte batez mozorroak gordeta eduki ondoren, heldu da armairutik ateratzeko unea. Eskualdean horretarako aukera ugari egongo da.
Urte batez mozorroak gordeta eduki ondoren, heldu da armairutik ateratzeko unea. Eskualdean horretarako aukera ugari egongo da.
Durangon, ohikoa bilakatu den legez, Kriskitin dantza taldeko Surrandi eta Hartzaren Konpartsak zapatua girotuko du. Arratsaldeko 18:45ean Merkatu Plazatik abiatuko da herriko kaleak animatuko dituen kalejira. Elorrion, berriz, gazte zein nagusiagoentzako disko-festa egingo dute; Oihan Vega arduratuko da musika jartzeaz. Horregaz batera, bi mozorro lehiaketa egingo dira: bata gazteentzako eta bestea nagusientzako. Iurretan, urtero legez, poteoaren ondoren herri-bazkaria egingo da. Aurten, Olaburu frontoian egingo dute bazkaria. Otxandion, herriko gazte asanbladak eta guraso elkarteak Sorgin gaua antolatu dute. Erdi aroa gai nagusitzat hartuta, jaialdia ospatuko dute gaztetxean.
Inauterietako martitzena Emakumearen Nazioarteko Egunagaz bat eginda dator aurten. Hori dela-eta, martitzeneko protagonista nagusi emakumeak izango dira. Hala ere, txikienen gozamenerako ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte herrietan. Zaldibarren, adibidez, mozorro lehiaketa egongo da goizean; gero, dantzatzeko aukera egongo da Kiroldegian, Bizargorri taldearen eskutik. Durangon, Landako Gunean izango dira txikienentzako ekimenak. Helduek ere izango dute inauteriez gozatzeko aukera. 18:00etan hasita, ikuskizun musikala dago Duo Twisterregaz adinekoen egoitzan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!