"Iraingarri eta diskriminatzaile" jo du Aralarrek A-8ko ordain-politikaren inguruan Aldundiak iragarritako neurri berria

Anboto 2011ko mar. 4a, 11:58

A-8 autobidean telepeajea baliatzen dutenentzat Iurreta eta Gerediaga arteko zatia doakoa izango dela adieraziz Bizkaiko Aldundiaren ordezkariek burutu dituzten adierazpenak salatu ditu Aralarrek. \"Herritarrei adarra jotzea\" leporatu die Dani Maeztu Aralarreko ordezkariak Bizkaiko Aldundiko agintariei.

A-8 autobidean telepeajea baliatzen dutenentzat Iurreta eta Gerediaga arteko zatia doakoa izango dela adieraziz Bizkaiko Aldundiaren ordezkariek burutu dituzten adierazpenak salatu ditu Aralarrek. \"Herritarrei adarra jotzea\" leporatu die Dani Maeztu Aralarreko ordezkariak Bizkaiko Aldundiko agintariei. Maezturen berbetan, \"iraingarria da hauteskundeen bezperan Durangora etorri, eta telepeajearen erabiltzaileei bakarrik eragingo dien neurria iragartzea\". Durangoko udaleko zinegotziak adierazi duenez, \"arau forala onartu eta bi hilabetera heldu da neurria\", eta arau foral hark iragarri zuen Iurreta eta Gerediaga zatiko erabiltzaileek deskontua izango zutela. \"Durangaldeko herritarrek pairatzen dutena lako jatorriaren araberako bereizketarik bako errepide politika\" garatu dezala, eta \"Iurreta eta Gerediaga zatia erabiltzaile guztientzat doako izatea\", eskatu dio Aralarrek Bizkaiko Aldundiari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!