Pradera-Saez bikotea Irazustabarrena-Arrieta bikote hernaniarraren aurka neurtuko da zapatuko finalean. Gomazko paletako 1.mailari dagokio finala.
Euskal Herriko kluben arteko finalak jokatuko dira zapatuan Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.
Lehenengo mailako finalean Itsaso Pradera mallabiarra arituko da; Laura Saez eskoriatzarra da bere bikotea. Aurrean Irazustabarrena eta Arrieta hernaniarrak izango dituzte. Partidu berezia izango da; maila honetako partidu bat telebistan eskainiko duten lehendabiziko aldia izango da.
Bestalde, asteburu honetan Euskal Ligako erreminta finalak jokatuko dira, baita. Horietako bi Durangaldean jokatuko dira, gainera. Zapatuan frontenis finalak jokatuko da Mañarian. Domeka goizean, ostera, Durangoko Ezkuri Jai Alain zesta-puntako finalak jokatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!