Euskarazko hedabideek agerraldia egin dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean instituzioen aldetik sostengu ekonomiko handiagoa eta konpromiso sendoagoak eskatzeko.
Euskarazko hedabideek agerraldia egin dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean instituzioen aldetik sostengu ekonomiko handiagoa eta konpromiso sendoagoak eskatzeko.
Krisi ekonomikoak gogor astindu ditu euskarazko hedabideak eta erronka berriei aurre egiteko \"sostengu erantsi\" bat beharrean, \"laguntzak murriztuta ikusi ditugu\" azaldu du Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak. Euskarazko hedabideen bokazioa ez dela \"bizarautea\" azaldu du, \"garatzea\" baizik, \"euskal hiztunen komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko beharrari erantzutea\".
Horregatik, indarrak batu eta sektore gisa garatzeko premia biziko gai bi idenfikatu dituzte: diru-laguntzak eta publizitatea. Laguntzen atalean, sektorea indartzeko \"baliabide handiagoak\" eskatu dituzte. Aldi berean, egungo laguntza deialdiaren dinamika egonkorrago baten beharra azpimarratu dute, \"urteroko zalantza egoera gainditu eta laguntzaren zenbatekoa urte hasieran ezagutzeko; egonkortausna kopuruetan eta azkartasuna prozedura eta ebazpenetan\".
Publizitateari dagokionez, \"argi dago erakunde nagusienek ez dutela euskarazko hedabideen indarra kontuan hartzen\". Euskaldunen erdiak baino gehiagok kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak, \"baina publizitate inbertsioa ez da maila berean ematen\".
Otsailean eta martxoan instituzio nagusienetako eta alderdi politikoetako ordezkariekin elkartzeko plana egiten ari dira. Bilera horietan sektorearen berri zuzenean eman eta politika aldaketarako proposamenak landuko dituzte.
DATUAK
- 100dik gora dira euskaraz lanean ari diren hedabideak, prentsa, irratia, telebista eta internet kontuan hartuta.
- 620tik gora dira hedabide horietan lanean ari diren langileak.
- Guztien artean, urtean 27.000.000 eurotik gorako aurrekontua mugitzen
dute.
- 7.000.000 euro inguru sortu eta ordaintzen dituzte zuzenean gizarte
segurantza eta zerga bidez (BEZ eta PFEZ).
- 7.500.000 euro jasotzen dituzte diru-laguntzen bidez.
- 2007ko abenduan CIESek propio egindako azterketa batek zioen euskarazko
hedabideak 450.000 lagunengana iristen direla, hau da, euskaldunen %57
dela euskarazko hedabideen jarraitzaile.
[img]http://www.anboto.org/images/8800/8861/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!