\"Aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz\" dio Santa Ageda kopletako batek. Halaxe irtengo dute gaur eta bihar eskualdeko hainbat herri eta auzotan, kopla zaharrak kantatuz.
\"Aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz\" dio Santa Ageda kopletako batek. Halaxe irtengo dute gaur eta bihar eskualdeko hainbat herri eta auzotan, kopla zaharrak kantatuz.
Durangon ikasleak ikusi ahal izango ditugu asteburuan zehar, eta Elorrion Iturrizoro elkarteak bultzatuko du ekimena, 19:00etan Lagun-Tokin elkartuta. Batutako dirua Caritasi emango diote. Abadiñon Done Zezili abesbatzak hartuko du lekukoa, 19:30etik aurrera. Iurretan 16:00etan plazan elkartu eta baserrietara joko dute. 18:30 bueltan hurreratuko dira Montoira. Zaldibarren 19:00etan ipini dute hitzordua koralaren egoitzan, eta ohiturari eutsiz alkatearen etxean hasiko dute ibilaldia. Berrizen ikasleak ibiliko dira goizean; herritarrek 18:00etan irtengo dute komentutik, eta 21:00etan afaria egingo dute Pedro Juan jatetxean. Otxandion Oihandi abesbatzak 10:00etan ekingo dio kantatzeari, eta Mainondo ikastetxekoak ere batuko dira 14:30ean.
Atxondon, Mañarian, eta Mallabian zapatuan ospatuko dute Santa Ageda. 14:00etan hasiko dira Apatan, eta Mañarian 09:00etan. Mallabian Jasokunde eta Mendibil abesbatzak joango dira auzorik auzo.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!