Anboto astekariak antolatutako 2012ko egutegi lehiaketaren oinarriak.
1. Parte-hartzaileak:16 urtetik gorakoak
2. Gaia:\"12 hile. 12 herri\"
Durangaldeko 12 herrien argazkiekin osatu gura dugu egutegia hile bakoitzean herri bakoitzekoa jartzeko.
3. Berezitasunak: Argazkiak kamera digital batekin egin beharko dira eta ondoko ezaugarriak izango dituzte:
- JPG formatuan bidaliko dira.
- Gutxienez 2 Megapixelekobereizmena izango dute.
- Artxiboak gehienez 5 MBkoak izango dira.
Lan originalak aurkeztu behar dira eta ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak. Argazkiei ukituak egin ahal izango zaizkie, baina ezingo da gehitu edo kendu euren jatorrizko osaera aldatzen duen elementurik.
Irabazleei eskatu ahal izango zaie argazkia egiteko erabili zuten makina eta argazki originala aurkeztu dezatela, argazkiaren benetakotasuna egiaztatzeko.
4. Argazkiak aurkezteko epea:TestuaArgazkiak aurkezteko epea 2011ko urriaren 1ean amaitzen da. Epe horren barruan,noiznahi aurkeztu daitezke.
Behin lanak aurkeztu ondoren ezingo dira lehieketatik erretiratu
5. Lanak aurkezteko modua:Parte-hartzaile bakoitzak Durangaldeko herri bakoitzeko argazki bana aurkeztu beharko du (Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar). Guztira 12.
Argazkiak e-mailez edo CD batean aurkeztu daitezke, argazkilariaren datu guztiekin:
Argazki bakoitzaren izena. Argazkilariaren izen abizenak. NAN zenbakia. Helbidea. Adina.
Bidaltzeko helbidea: astekaria@anboto.org
Anboto astekaria
Bixente Kapanaga, 9
48215 Iurreta
6. Finalisten aukeraketa:Irabazlearen aukeraketa Anboto Komunikabideak elkarteak egingo du. Epaimahai batek aukertuko du argazki irabazlea.
7. Jabetza intelektualeko eskubideak:Aurkeztutako lanen copyright eskubideak egile bakoitzarenak izango dira eta DHK-k eskubidea izango du argazkia uztiatzeko behin egile bakoitzari jakinarazi ondoren eta argazkiarekin bere copyrighta agertuta.
8. Epaia:Urriaren 30a baino lehen jakinaraziko da irabazlearen izena.
9. Sariak:Argazki irabazleak 500 eurotako saria jasoko du. Eta egutegian agertuko da, aukeratuko diren gainontzeko parte hartzaileen hurrengo 11 argazkirekin batera. Herri bakoitzetik argazki bana aukeratuko du epaimahaiak.
Egutegian sartutako argazki bakoitzak, argazkia eta argazkilariaren izena eramango ditu. Argazki saritua zein den jarriko da.
10. Oharrak:Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oso-osorik onartzen dituzte oinarri hauek.
Ezingo da aurkeztu sariren bat jasoaz gero lehiaketaren oinarriak bete ezin dituen lanik. Baldin lanak aurkeztu ondoren eta epaia eman aurretik gertatuko balitz zerbait oinarriak betetzea eragozten duena, epaimahaiari jakinaraziko litzaioke. Orduan epaimahaiak erabakiko luke lanak lehiaketatik kanpo utzi ala ez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!