Durango, Abadiño, Berriz eta Elorrioko udalek, Ertzaintzak, Osakidetzak eta Amankomunazgoak koordinazioan behar egitea adostu dute.
Biktimekin beharrean dabiltzan eragileen arteko koordinazioa hobetzeko helburuagaz, protokoloa sinatu dute Durango, Abadiño, Berriz eta Elorrioko udalek, Ertzaintzak, Osakidetzak eta Durangaldeko Amankomunazgoak.
Protokoloan erakunde bakoitzak egin beharreko jarduerak zehaztu dituzte. Sinatzaileek azaldu dute \"orain arte idatziz jaso izan ez diren jarduerak\" arautu dituztela protokoloan. Sexu-indarkeria kasuak jasaten dituztenen \"biktimizatze sekundarioa\" saihestu gura dutela azaldu dute: \"indarkeria jasan duten emakumeen sufrimendua areagotu egiten da erantzun egokia jasotzen ez badute\".
Protokoloaren arabera, biktimen arretan lehentasuna asistentzia integral eta pertsonalizatua ematea da, eta baita berdintasun-betebeharren araberako tratua ematea ere.
Testua sinatzeko Durangok Elkartegian batu dira gaur goizean Durangoko, Abadiñoko, Elorrioko eta Berrizko alkateak, Amankomunazgoko presidente Marian Larrauri eta Ertzaintzaren eta Osakidetzaren eskualdeko ordezkariak. Protokoloa presatzeko, Abokatuen Euskal Kontseiluko ordezkarien eta Eusko Jaurlaritzako justizia eta genero-indarkeriaren biktimen zuzendaritzen laguntza izan dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!