Asteon hasi dituzte Durangaldeko ikastetxeek Merioaren ibilbidera bisitak. Guztira, 10-12 urte arteko 400 neska-mutikok bisitatuko dute ibilbidea eta Durangaldeak historian izan duen antolaketa sozio-politikoa ezagutuko dute. Argazkian, Landako ikastetxeko ikasleak.
Asteon hasi dituzte Durangaldeko ikastetxeek Merioaren ibilbidera bisitak. Guztira, 10-12 urte arteko 400 neska-mutikok bisitatuko dute ibilbidea eta Durangaldeak historian izan duen antolaketa sozio-politikoa ezagutuko dute. Modu horretan aurrez irakurri duten Merioaren ipuineko pasarte asko gertutik bizi ahal izango dituzte. Argazkian, Landako ikastetxeko ikasleak.
2010ean hasitako proiektuaren jarraipena da Merioaren ibilbidea. Merioak Durangaldeko historio politiko-administratiboan zuen pisua kontuan hartuta, pertsonaia hori baliatu du Gerediaga Elkarteak Durangaldeak historian izan duen antolaketa sozio-politiko zabaltzeko.
Ibilbidean, Goiuria, Momoitioko San Juan, Garaiko Eleizatea, Gerediaga, Astolako Auzitegi Etxea, Muntsaratz dorretxea, Sanagustinetxebarria eta Elorrioko uria bisitatuko dituzte.
Gerediaga Elkarteak Merioaren ibilbidea proiektua garatzen dihardu. Gaztetxoenei zuzendutako ipuina argitaratu zuen iaz; orain ikastetxeei zuzendutako bisita-gidatuei ekin die. Durangaldeko ikastetxeak izango dira lehenengoak. Baina Merioaren ibilbidea egin eta garai bateko egitura sozio-politikoa ezagutzeko aukera eskualdez kanpoko ikastetxeei ere eskainiko zaie
Horrez gain, barruko eta kanpoko turismora begira Merioaren ibilbideari buruzko eskuorriak prest daude eta hurrengo ibilbidea seinaleztatzea izango da.
Merinaldea
Durangoko merinaldea (Durangaldea eskualdea horrela zen ezaguna) eskualdeko udalerrien antolaketarako egitura politikoa izan da aspalditik. Egitura horretako erabaki bileretan lurraldeko 12 elizateek parte hartzen zuten. Lau uriek, esaterako, ez zuten botorik. Durangoko Foruaren arabera gobernatzen ziren lehenengo, eta Bizkaiko foruaren arabera gero. Merinaldeko bilerak Gerediaga ermita aurreko zelaian egiten zituzten. Azken bilera 1875. urteko abenduaren 27an egin zuten. Bilerak, jasota dauden dokumentuen arabera, Erdi Arotik gehiago egiten ziren. Urien kasuan, bakoitzak bere forua izaten zuen, jaun sortzaileek emanikoa.
Durango merinaldea honako 12 elizateak ziren: Abadiño, Izurtza, Mañaria, Iurreta, Garai, Berriz, Mallabia, Zaldibar, Sanagustinetxebarria, Arrazola, Axpe eta Apatamonasterio. Eta eskualdeko uriak lau: Durango, Ermua, Otxandio eta Elorrio.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8758/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!