Gero, Durangoko Madalenako Gizarte Segurantzaren egoitzara joan eta mobilizazioa burutu dute.
Durangaldeko 100 ordezkari inguru asanbladan bildu ditu CCOO sindikatuak Iurretako Ibarretxe kultur etxean, \"urte honetarako ekintzak zehazteko\" asmoz. Gero, Durangoko Madalenako Gizarte Segurantzaren egoitzara joan eta mobilizazioa burutu dute.
Roberto Martin eskualdeko arduradunak adierazi duenez \"erreformen aurrean negoziazio aukerak agortzearen aldeko apustua\" egin dute, \"baina mobilizazioak, greba orokorra barne, alboratu barik\". 67 urteetako neurritik \"pasako\" ez direla, eta pentsio minimoak oinarrizko errentagaz parekatzea eskatu dute.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8724/1.jpg[/img]