Durangaldeko Ezker Abertzaleak bat egin du grebagaz

Anboto 2011ko urt. 19a, 09:00

Durangaldeko Ezker Abertzaleak, Durangoko PSOEren egoitzaren aurrean emandako prentsaurrekoan, bat egin zuen atzo gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu zuen greba orokorragaz.

Durangaldeko Ezker Abertzaleak, Durangoko PSOEren egoitzaren aurrean emandako prentsaurrekoan, bat egin zuen atzo gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu zuen greba orokorragaz. Pentsio erreformaren kontrako greba ez dela \"kasketaldi\" bat adierazi zuten: \"Benetako aldaketaren alde borrokan jarraitzeko bidea da\", azaldu zuten. Ezker Abertzalearen iritziz, PSOE, PP eta EAJk \"euren eredu sozio-ekonomikoa inposatu\" nahi dute: \"Krisi ekonomikoaz baliatzen dira langileon aurkako neurri basati eta lotsagarriak adostu eta onartzeko eta eredu horri jarraituz, zerbitzu publikoen murrizketarekin urrats berri bat eman nahi dute pentsioen erreforma pribatizatuz\". \"Milaka lagun pentsio eskubiderik gabe gelditzea onartezina\" dela esanda, beharrezkoak diren aldaketak zerrendatu zituzten. Alde batetik, euskal pentsio sistema \"berton erabakitzeko\" beharra aldarrikatu zuten \"berton kotizatzen dugulako\". Fiskalitate justu eta progresiboa eskatu zuten eta gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartzeko beharra ere bai, \"baina baldintza eta aukera berdinekin\". Azkenik, kalitatezko enpleguaren beharra azpimarratu zuten, \"zenbat eta soldata handiagoa izan, orduan eta gehiago kotizatuko delako\". Eskualdeko Ezker Abertzaleko hainbat ordezkari batu ziren prentsaurrekoan: Karmen Amezua Berriztik, Aitor Loiola Mallabiatik, Oier Perez Durangotik, Mikel Urrutia Abadiñotik, Txaber Igarza Elorriotik eta Lorea Muñoz Izurtzatik. [img]http://www.anboto.org/images/8700/8721/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!