Iñaki Arriolak Garraio Sailburuak Durangon azaldu duenez, \"Eusko Treneko tailerrak eta kotxetegiak behin betiko eramateko prozesua 2012ko bigarren seihilekoan burutuko da, eta ordurako trenak, lur azpian egongo den trazatu berritik zirkulatuko du\".
Iñaki Arriolak Garraio Sailburuak Durangon azaldu duenez, \"Eusko Treneko tailerrak eta kotxetegiak behin betiko eramateko prozesua 2012ko bigarren seihilekoan burutuko da, eta ordurako trenak, lur azpian egongo den trazatu berritik zirkulatuko du\".
Arriolak dioenez,Durango erdialdean, hiritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko 60.000 metro karratu berreskuratzeko aukera emango duten azpiegitura berriak eraikitzeko lanetara egindako bisitan egin duela aipatutako iragarpena azaldu dute komunikabideetara bidalitako prentsa oharrean.
Instalazio, ekipo eta makinaria guztiak Lebariora eraman ondoren, gutxienez beste hamabi hilabete beharko dituzte une honetan Euskotreneko kotxetegiak jasotzen dituzten eraikinak eraisteko eta libre geratuko diren lurrak egokitzeko.
Lebarioko tailerrak eta kotxetegiak Durango operazioaren barruan daude. Operazio horretan hainbat lan sartzen dira: Bilbo-Donostia trenbidea bikoiztea, Zornotza/Amorebieta-Euba (zerbitzuan), Euba-Iurreta (burutzen), Iurreta-Traña (burutzen) eta Traña-Lebario (burutzen) zatietan; hiru geltoki berri eraikitzea Euban (zerbitzuan), Durangon eta Trañan (burutzen); eta inguruan dauden 27 trenbide pasagune kentzea. Duela denbora gutxi kendu dute Asategiko trenbide pasagunea, Lebarioko lanetatik gertu zegoena, eta sareko puntu beltzetako bat zena.
Eusko Trenbide Sareakek azaldu duenez, \"lanoi esker nabarmen hobetuko dira trenen igarotze maiztasunak eta, ondorioz, zerbitzuaren kalitatea\".
Iñaki Arriolak zuzentzen duen Garraio Sailak aurrera daraman proiektuaren helburua, \"zerbitzuen kalitatean eta garapen jasangarrian oinarritutako garraioa indartzea da, eta baita ingurunean sor daitezkeen ikus, zarata eta ingurumen eraginak murriztea ere\".
Gaur egun aurreikusten zaion 247 milioi euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), Eusko Jaurlaritzak azken urteetan egin duen trenbide inbertsiorik garrantzitsuena da. Kopuru horretatik %62 burututa dago, eta lan osoaren %87 lizitatuta eta behin betiko aurrekontuarekin dago.
Lebarioko azpiegitura
Ekipamendu berriek multzo bakarra eratuko dute, eta kotxetegiak eta prebentzio eta konponketa mantentze lanetarako tailerrak (15 tren unitate jasotzeko ahalmena izango dute), biltegiak eta tailerreko bulegoak jasoko dituen erdiko nabe batek eta zerbitzuetarako eraikin batek osatuko dute. Azken horretan egongo dira aldagelak, jantokia, administrazio bulegoak eta gela teknikoak.
Horrez gain, azpiegitura berriak, tren unitateak garbitzeko gune bat, laborategi toki bat eta berrikuspen lanetarako fosoak izango ditu; horrez gain, azpi-estazio elektriko bat eta prestakuntza geletara zuzendutako sektore bat. Sektore horretan tren unitateen gidaritza lanak simulatzeko ekipamenduak eraikiko dituzte.
Lanen nondik norakoari dagokionez, adierazi dutenez, \"une honetan amaituta dago tailerren eta kotxetegien egituraren %80 eta Administrazio eraikinaren %100\". 2011. urtean egitura eta itxidurak amaituko dituzte, tailerrena zein Administrazio eraikinarena, eta baita kontratatutako instalazioen eta trenbideen %90 ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!