Hauteskundeetarako zerrendaburuak aurkeztu ditu EAJk

Anboto 2011ko urt. 17a, 09:22

EAJk ekitaldia egin zuen atzo Landako Gunean, datozen udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko. Durangaldeko zerrendaburuak ere bertan izan ziren. Iñigo Urkulluk egoera politikoaz berba egiteko aprobetxatu zuen ekitaldia.

EAJk ekitaldia egin zuen atzo Landako Gunean, datozen udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko. Durangaldeko zerrendaburuak ere bertan izan ziren. Iñigo Urkulluk egoera politikoaz berba egiteko aprobetxatu zuen ekitaldia. Aurkezpen ekitaldi honegaz, EAJk hauteskundeetarako lasterketa hasi du. Ekitaldian ordezkari ugarik hartu zuen hitza, eta Iñigo Urkullu EBBeko presideneteak hainbat gai landu zituen jendaurrean. Maiatzaren 22ko zitari begira, gazteen ekarpena nabarmendu zuen: \"lehen aldiz bere herriko udaletxean lana egiteko konpromisoa hartu duen gazte berri asko ditugu gaur hemen. Zuoi eskatzen dizuet idatz ditzazuela zuen programen lehen lerroan: gardentasuna eta zuzentasuna\". Arabako ustezko ustelkeria kasuari erreferentzia egin zion honela. \"Horiek dira gu guztion baloreak ehun eta hamabost urteetan. Eta balore horiek ez ditu inork zikinduko\" gaineratu zuen. Egoera politikoari loturik, ETAren su-etena eta ezker abertzalearen legalizazio saiakera aipatu zituen Urkulluk. Ezker abertzaleari eskatu zion politika egiteko: \"hori da egin behar dutena. Eta zenbat eta lehenago hobe; urratsa eman, utzi ETA atzean, utzi indarkeriaren justifikazioa. Lurraldetasuna eta burujabetasuna lortzeko politika da bidea. Bide bakarra!\". Hauexek dira Durangaldeko EAJren hautagaiak:Ekitaldiko bideoa Aitziber Irigoras (Durango) Ana Otadui (Elorrio) Eneko Etxebarria (Abadiño) Iñaki Totorikaguena (Iurreta) Orland Isoird (Berriz) Nerea Garitagoitia (Zaldibar) Javier Arteaga (Mañaria) Oskar Zarrabeitia (Izurtza) Jesus Gisasola (Mallabia) Miguel Angel Buruaga (Atxondo) David Latxaga (Amorebieta-Etxano)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!